Kontzientzia fonologikoa
Mintzamenaren soinudun egitura aztertzeko gaitasuna kontzientzia fonologikotzat ulertzen da. Hizkuntzaren neurozientzian lortutako ikerketei esker, gaitasun honen eragina ezagutzen da irakurmenaren ikaskuntzan, eta gaitasun hori, irakurmenaren irakaskuntzaren hasieran, arrakasta edo porrota aurreikusteko gai izatera iritzi daiteke.
Irakurri eta Ikasi metodoak badu ezagutza horren berri eta irakurmenaren irakaskuntzaren hasiera honako honetara bideratzen du: kontzientzia silabiko eta intra-silabikoa (fonemara iritzi arte) bezalako maila metalinguistiko ezberdinetako instrukzio sistematikora, segmentazio, sintesi, omisio edo fonemen konparazio eginkizunen bidez.


Hiztegia
Hiztegiaren ezagutza indartsuki korrelazioan jartzen da hitzen aintzatespen jariakorrarekin eta irakurmenarekin (eta ahozkoaren ulermenarekin). Hiztegia eskuratzerako orduan, hasierako abantaila txiki bat askoz handiagoa bihurtzen da, zuhurtziaz esku hartu ezean, ikasle atzeratuenei hitzak erritmo grinatsu batean ikasten laguntzeko.
Haur Hezkuntzako helburu nagusienetako bat hiztegiaren eskuratzea da gai zehatzei dagokionez. Zenbat eta hitz kopuru handiagoa jakin, orduan eta hobea izango da ulermena eta ekoizpen linguistikoa aberatsagoa.