Zer da Irakurri eta Ikasi?

Irakurri eta Ikasi oinarri fonetikoko irakurmen- idazmen metodo integratu bat da, non metodologia bakoitzaren onena aukeratuz eta hizkuntzaren neurozientzia ezaguerak ematen digun ezagutzan oinarrituz, umearentzat irakaskuntza prozesu naturala lortzen den.

Zergatik da garrantzitsua osagai linguistikoen estimulazioa irakurketaren irakaskuntzan?

Irakurketaren irakaskuntzaren hasierak ikaslearen arrakasta edo porrota markatu lezake Lehen Hezkuntzako etapan. Kontzientzia fonologikoa edo letra eta bere soinuaren arteko prozesu arbitrarioa bezalako gaitasun metalinguistikoen estimulazio goiztiarrak ikaskuntza egoki baten giltza dira; horien menpe egongo baita ezagutza alfabetikoaren ikaskuntzan sortu litezkeen balizko zailtasunak, hau da, silabetan zatikatzea, grafien omisioa eta alderantzikatzea, hitz-jarioaren gabezia eta irakurmena.

Zeintzuk dira irakaskuntza metodo honen oinarriak?

Modu naturalean irakurtzen hastea

Lexikoa eta kontzientzia fonologikoa bezalako osagai linguistikoen garapena estimulatuz, ikastea garapen naturala izatea lortzen dugu, ume bakar bat ere behartu gabe..

Formakuntza eta ebaluazio prozesua

Esku-hartzearen erantzuna modeloan oinarrituta dago: erantzun zuzen bat ikasgelan, haur bakoitzaren beharrei egokituta, irakaskuntza arrakastatsurako beharrezko tresnak porturatuz.

Oso motibagarria

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilerak ikaskuntza ingurune interaktiboagoa sortzen du, oso motibagarria.

Irakaskuntza prozesu osoa integratzen du

Irakurketaren irakaskuntza 4 urteko gelatik Lehen hezkuntzako lehen zikloko bukaerara arte, metodologia zirkular eta sistematiko baten bitartez.

Eskatu informazio gehiago gure metodoa zure zentroan erabiltzeari buruz.

Pertsonalki aholkatzen zaitugu xehetasunei buruz inolako konpromisorik gabe.
Telefono zenbakia: 633640664