Zer da Irakurri eta Ikasi?
Irakurri eta Ikasi oinarri fonetikoko irakurmen- idazmen metodo integratu
bat da, non metodologia bakoitzaren onena aukeratuz eta hizkuntzaren
neurozientzia ezaguerak ematen digun ezagutzan oinarrituz, umearentzat
irakaskuntza prozesu naturala lortzen den.


Zergatik da garrantzitsua osagai linguistikoen estimulazioa irakurketaren irakaskuntzan?
Irakurketaren irakaskuntzaren hasierak ikaslearen arrakasta edo porrota markatu
lezake Lehen Hezkuntzako etapan. Kontzientzia fonologikoa edo letra eta bere
soinuaren arteko prozesu arbitrarioa bezalako gaitasun metalinguistikoen
estimulazio goiztiarrak ikaskuntza egoki baten giltza dira; horien menpe egongo
baita ezagutza alfabetikoaren ikaskuntzan sortu litezkeen balizko zailtasunak, hau
da, silabetan zatikatzea, grafien omisioa eta alderantzikatzea, hitz-jarioaren
gabezia eta irakurmena.


Zeintzuk dira irakaskuntza metodo honen oinarriak?

Modu naturalean irakurtzen hastea
Lexikoa eta kontzientzia fonologikoa bezalako osagai linguistikoen garapena estimulatuz, ikastea garapen naturala izatea lortzen dugu, ume bakar bat ere behartu gabe..

Formakuntza eta ebaluazio prozesua
Esku-hartzearen erantzuna modeloan oinarrituta dago: erantzun zuzen bat ikasgelan, haur bakoitzaren beharrei egokituta, irakaskuntza arrakastatsurako beharrezko tresnak porturatuz.

Oso motibagarria
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilerak ikaskuntza ingurune interaktiboagoa sortzen du, oso motibagarria.

Irakaskuntza prozesu osoa integratzen du
Irakurketaren irakaskuntza 4 urteko gelatik Lehen hezkuntzako lehen zikloko bukaerara arte, metodologia zirkular eta sistematiko baten bitartez.