Nola laguntzen die ume hauei Irakurri eta Ikasi-k?

Kontzientzia fonologikoa
Analisi, sintesi, omisio eta errekonozimendurako ariketak, bai silaba mailan zein intra-silaba mailan, fonemara iritzi arte.

Ezagutza Alfabetikoa
Grafema-fonemaren arbitrariotasunarekin lotutako ariketak, grafien lotura eta morfema ezberdinen antzematea, pseudohitzen artean hitzak identifikatzea.

Irakurtzeko azkartasuna
Morfemen eta hitzen antzematea, gramatika egituren ikaskuntza espezifikoa, irakurketa prosodikoak.

Ulermena
Hitzak euren definizioarekin, sinonimoarekin eta antonimarekin elkartzeko ariketak, pseudohitzen artean hitzak identifikatzea, arrazoibide analogikoa, pragmatika, hizkuntzaren morfosintaxiaren ezagutza edo esaldi eta testuen ulermena.
Zer haurrek dituzte irakurmenaren ikaskuntzarako zailtasunak?
Ume batzuek irakurketaz kanpo dauden beste arazo batzuengatik dauzkate zailtasunak (giro babesgabeko umeak, familiako arazoak dauzkaten umeak, etab.) beste batzuk arazo psikologikoengatik (arreta defizita, adimen-atzeratasun arina, Asperger sindromea, etab.) eta beste batzuk zuzenean irakurmen arazoekin erlazionatutakoak (dislexia ebolutiboa, hizkuntzaren arazo espezifikoa.
