Metodologia

Kontzientzia fonologikoa

Mintzamenaren soinudun egitura aztertzeko gaitasuna kontzientzia fonologikotzat ulertzen da. Hizkuntzaren neurozientzian lortutako ikerketei esker, gaitasun honen eragina ezagutzen da irakurmenaren ikaskuntzan, eta gaitasun hori, irakurmenaren irakaskuntzaren hasieran, arrakasta edo porrota aurreikusteko gai izatera iritzi daiteke.

Irakurri eta Ikasi metodoak badu ezagutza horren berri eta irakurmenaren irakaskuntzaren hasiera honako honetara bideratzen du: kontzientzia silabiko eta intra-silabikoa (fonemara iritzi arte) bezalako maila metalinguistiko ezberdinetako instrukzio sistematikora, segmentazio, sintesi, omisio edo fonemen konparazio eginkizunen bidez.

Hiztegia

Hiztegiaren ezagutza indartsuki korrelazioan jartzen da hitzen aintzatespen jariakorrarekin eta irakurmenarekin (eta ahozkoaren ulermenarekin). Hiztegia eskuratzerako orduan, hasierako abantaila txiki bat askoz handiagoa bihurtzen da, zuhurtziaz esku hartu ezean, ikasle atzeratuenei hitzak erritmo grinatsu batean ikasten laguntzeko.

Haur Hezkuntzako helburu nagusienetako bat hiztegiaren eskuratzea da gai zehatzei dagokionez. Zenbat eta hitz kopuru handiagoa jakin, orduan eta hobea izango da ulermena eta ekoizpen linguistikoa aberatsagoa.

Ezagutza alfabetikoa

Sistema ortografikoak gardentzat jotzen dira grafema- fonema- grafema adiera bakarrekoak direnean. Euskarak sistema ortografiko oso gardena dauka, hala ere, irakurri eta Ikasi metodoak, osagai horren irakaskuntzan, ezaugarri garrantzitsu batzukhartzen ditu kontutan:

  • Sinbolo grafikoaren eta bere soinuaren arteko arbitrariotasuna gainditu joko bisual eta entzumenezko baten bidez. Bere irudiaz adierazitako hitzaren barruan hautatutako soinua isolatzen goazen heinean, irudi hori dagokien letra bihurtzen da.

  • Silaba erabiltzen ikastea azkarra da, hala ere, grafema-fonemaren zuzeneko asoziazioa irakastean, omisio, grafemen inbertsio edo ordezkapenen akatsetan efektu positiboa lortzen da; soinuen arteko lotura errazagoa eta azkarragoa da; eta umea erraztasun gehiagorekin irakurtzera abiatzen da, irakurmen silabikoa saihestuz.
alfab

Hitz-jarioa

Hitz-jarioa ahozko irakurketa zehatz, azkar eta adierazkorrean adierazten da eta irakurmen isilean zehar ematen da. “Hitz-jarioaren funtsa ez da irakurlearen abiadura eta irakurketaren adierazkortasun osoa, baizik eta testu bat aldi berean deskodetzeko eta ulertzeko gaitasuna.

Irakurri eta Ikasik nahitasuna estimulatzen du irakurketa arinak egiterakoan hainbat atazaren bitartez, besteak beste, irakurketak errepikatzen edo irakaslearen bitartez. Software interaktiboari esker, osagai hori estimulatzea lortzen dugu hitzen desagerpenaren ariketekin.

Ulermena

Deskodetzea ez bada azkar gertatzen, deskodetutako materiala ahaztu egingo da ulertu aurretik; ulermena, neurri handi batean, hitz-jarioaren menpe dago. Norbaitek irakurtzen (eta entzuten) duenean, dedukzioak egin behar ditu, zeintzuk aurretik eskuratutako ezagutzetan oinarrituta dauden. Irakurri eta Ikasik ariketa interaktiboak hartzen ditu bere baitan; eta ariketa horietan, irakurtzen hasi aurretik, aurretiaz eskuratutako ezagutzak estimulatzen dira, hiztegiaren bitartez.

Parte-hartzeari erantzuna

IAZ-ren (Ikasteko Aparteko Zailtasunak) balorazio dinamikoa:

Parte-hartzeari erantzuna ereduari esker, zailtasun handiagoak dituzten haurrek beharrezko laguntza jasoko dutela ziurtatzen dugu, taldearen ikaskuntza kaltetu gabe. Modu horretan, Dislexia bezalako zailtasun espezifikoak dituzten umeengan irakurketaren ikaskuntzan porrota saihesten dugu. Ikaskuntza tresna haur bakoitzaren mailara egokitzen da ume bakar batek ere ez diezaion ikasteari utzi, horretarako trebatuta badago eta aldi berean ez baditu oztopatzen oraindik trebatuta ez dauden haurrak.

  • Irakaskuntzaren osagai bakoitzaren ebaluazio prozesua segmentatzen du.

  • Ikasketa-mota kontutan hartzen du.

  • Aurrerapena ebaluatzen du eta ez momentuko errendimendua.

  • Aztertua eskuratzeko gai den etekin hobezinei buruzko zuzeneko informazioa ematen du.

  • Huts prebentzioen eredua.